Emakumeen trainerua lehorrean geldituko da azkenean

Baleike

Oraingoz ezinezoa izango da emakumeen trainerua berriro uretan ikustea.

[OSATUTA] Joan den irailean emakume koadrila osatu eta negu osoan entrenatu ondoren, segurutzat jotzen zen aurten Zumaiak berriro uretan izango zuela emakumeen trainerua. Baina gauzak okertu egin dira eta trainerurik ez da izango.

Jakin ahal izan dugunez, arraunlariak ez zeuden gustura entrenatzailearekin eta duela bi aste eta erdi lehertu egin zen egoera. Arraunlariak ez zetozen bat entrenatzailearekin kirol arloan eta, bi aldeek hitz egin eta gero, entrenatzaileak onartu egin zuen ez jarraitzea, proiektuak aurrera egin zezan. Gero, zenbait gorabehera tartean, arraunlariek erabaki zuten traineruarekin ez jarraitzea. Egoera zuzendu nahian, arraunlariek eskatutako entrenatzailea jartzea erabaki zuen azkenean zuzendaritzak, baina ordurako 11 arraunlari bakarrik agertu ziren jarraitzeko prest.

Gorabeherak gorabehera, aurten ere ez da emakumeen trainerurik izango.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide