Errekaleorreko auziaren harira antolatutako manifestaziorako autobusa jarri du Gaztetxeak

Baleike 2017ko maiatzaren 25a

Guk argi daukagu, herria bizirik: Errekaleor defenda dezagun izango da Errekaleor Bizirik elkarteak egingo duen manifestazioaren leloa. Ekainaren 3an izango da, Andre Maria Zuriaren plazatik abiatuta, 17:30ean. 

Manifestaziora joateko autobusa jarri du Zumaiako Torreberri Gaztetxeak. Izenak Inperren edo Metron eman daitezke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide