Urrezko domina irabazi du Iñigo Peñak Munduko Kopan

Baleike 2017ko maiatzaren 27a

Iñigo Peña eta Francisco Cubelos Hungariako podiumean.

Munduko Kopako lehen proba jokatuko dute elkarrekin Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek, eta emaitza ezin hobea izan da. Hungariako Szeged hirian, urrezko domina lortu dute K2 1.000 metroko proban, Ukraina eta Txekiar Errepublikako bikotearen aurretik.

Olinpiar Jokoetan K4arekin parte hartu eta gero, aurten Francisco Cubelosekin bikotea osatzea erabaki du Iñigo Peñak. Eta oraingoz ezin hobeto ari dira. Munduko Kopako lehen proba izan dute gaur Hungaria Szeged hirian, eta estropadea irabazi egin dute. Horrel gelditu da sailkapena:

1.- Peña-Cubelos (3:05.624)
2.- Tsurkan-Kukhary (3:06.485)
3.- Havel-Spicar (3:09.239)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide