Haurren III. duatloia egin da gaur goizean

Baleike 2017ko maiatzaren 28a

Zumaiako Triatloi Taldeak antolatuta, haurrentzako III. duatloia egin da gaur Alai auzategian. Benjamin, alebin eta infantil mailako 50 bat haur inguratu dira. Victoriano Arrate etorbidean egin dituzte lasterketa saioak eta ondoren Puntanuetari zenbait bira eman dizkiote bizikletan. Askorentzat duatloi batean parte hartzen zuten lehen aldia izan da gaurkoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide