Bakeleku Udalekuetara datozen umeentzat arropa jasotzeko kanpaina jarri du martxan Darahli elkarteak

Baleike 2017ko maiatzaren 31

Darahli elkartekoek uztaila eta abuztuan Bakeleku Urduña Udalekua antolatu dute ume saharauiak udara hemen pasa dezaten. Hori dela eta aste honetan zehar arropa jasotzeko kanpaina jarri dute martxan. Arropak Zumaiako eskoletan jasoko dira.

8-14 urte bitarteko ume saharauientzat behar da arropa, eta batez ere, arropa mota hauek eskatzen dira:

- Kirol arropa: kamisetak, sudaderak, galtzak, txandarrak, zapatilak...

- Nesken arropa: mallak, legginsak, galtzak, nikiak, zapatilak...

- Toailak, bainujantziak...

- Kanpamenduetara eramateko: adin guztietako neguko txamarrak.

Bestalde, diruz lagundu nahi duenarentzat bi kontu korronte ireki dira.

- Laboral Kutxa: ES05 3035 0037 4103 7005 0791

- La Caixa: ES63 2100 4248 6621 0014 7895

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide