58ko kintoen afaria hilaren 10ean egingo da

Baleike 2017ko ekainaren 3a

1958an jaiotako zumaiarrek datorren larunbatean, hilaren 10ean, egingo dute urteroko afaria. Beheko Plaza jatetxean egingo da, 21:30etik aurrera.

Izena emateko 943861700 telefonora deitu daiteke edo unean bertan jatetxera agertu. Prezioa 50 euro izango da. Aurretik txikiteoa egingo dute, Trapaia tabernatik abiatuta (19:30ean).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide