Urola ibaiaren igoera-jaitsiera jokatuko da bihar

Baleike

Urola ibaiaeran igoera-jaitsiera piraguismo proba jokatuko da bihar, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Itxas-Gainek antolatuta. Ohikoa den bezala, parte-hartzaileak Santiago hondartzatik aterako dira, hondarretatik. 

Behin piraguetara igota ibaian gora egingo dute Bedua parera heldu arte. Buiari buelta eman eta errioan behera abiatuko dira Arranpla parean kokatuko den helmugara heltzeko. 

Etxeko piraguistez gain, beste hainbat klubetako kirolariak izango dira bihar Zumaian: Santiagotarra, Fortuna, Donostia Kayak, Barrika, Pamplona, Getxo Kayak, Plentzia, Hipica Logroño, Mansilla Logroño, Oviedo Kayak, Cisne Valladolid, Canoe Valladolid, ATSS eta Tritones del Pisuerga klubetako kideek hemen izango direla adierazi dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide