Francisco Cubelosekin osatutako bikoa ezin maila hobea ematen ari da. Pasa den astean urrezko domina lortu zuten Hungarian jokatutako Munduko Kopako bigarren proban eta hirugarrengoan berriz ere azkarrenak izan dira K2 1.000 metroko proban. 3:10:148 denborarekin lortu dute garaipena, Alemaniako 3:11:000 eta Lituaniako (3:11:836) piraguen aurretik.