[ARGAZKIAK] Nicolas Alonsok eta Nagore Montesek irabazi dute patin lasterketa

Baleike 2017ko ekainaren 3a

Nicolas Alonso eta Nagore Montes izan dira Zumaiako bosgarren patin lasterketako irabazleak. Euriak uxatuta, ohi baino parte-hartzaile gutxiago izan aurten, baina denek ere trebezia handia erakutsi dute, errepidea bustita egon arren ziztu bizian egin baitituzte probako 14,4 kilometroak. Zumaiarren artean Iñigo Berastegi eta Arantzazu Etxeberria izan dira azkarrenak. Nagusien lasterketaren aurretik haurrek ere izan dute patinetan ibiltzeko aukera. Hemen dauzkazue sailkapenak eta lasterketako hainbat argazki.

Patin lasterketako sailkapenak

 

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide