Autobusa antolatu du Gure Esku Dagok Bilboko ekitaldira joateko

Baleike

Argazkia: Peio Romatet
Gure Esku Dagok larunbatean, hilaren 10ean, Bilbon egingo duen ekitaldiaren atarian, babesa erakutsi zitzaion Zumaiatik. Euriari aurre eginez, Odieta frontoian elkartu ziren herritarrak galdera ikurra irudikatzeko. 

Bilbora joateko autobusa antolatu du Zumaiako Gure Esku Dagok. Izenak Inpernupen, Batzokian eta Ilargi tabernan eman daitezke. Ostegunean amaituko da izen-emate epea.

Autobusa, larunbatean, 15:30ean aterako da Patxita Etxezarretako autobus geltokitik (dentistaren paretik).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide