Ostegunean hasi zen zazpiko futboleko txapelketa Aita Marin

baleike 2017ko ekainaren 5a

Ekainaren 1ean hasi zen Aita Mari futbol zelaian udarako zazpiko futboleko txapelketa. Azken edizioetan bezala, 40 talde baino gehiagorekin, aurten ere arrakastatsua izan da izen-ematea.

Txapelketa ekainaren 1ean hasi zen eta finalak uztailaren 21ean izango dira. Ekainaren 24tik uztailaren 2ra arte kiroldegia itxita egongo da mantentze eta garbiketa lanengatik, beraz, egun horietan txapelketa geldirik egongo da. Uztailaren 3an jarraituko dute partidek, eta San Fermin egunean bigarren faseari ekingo zaio.

Egunero sei partida jokatuko dira, 19:00etan hasita. Aurrena ligaxkak jokatuko dira eta ondoren kanporaketak, Ligakoak eta Kopakoak. Lehen esan bezala, Ligako eta Kopako finalak uztailaren 21ean izango dira.

Bestalde, areto futbola izango da neskentzat. Izena emateko epea zabalik dago, ekainaren 8ra arte. Bilera ekainaren 9an egingo dute, Lubakin, 19:00etan. Txapelketa ekainaren 12an hasiko da eta finalak uztaileko azken astean jokatuko dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide