Zumaia nagusi izan zen Aitzurin jokatutako Herriarteko Txapelketako jardunaldian

Baleike

Zesta puntari dagokion Herriarteko Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu zen larunbat honetan Aitzuri pilotalekuan. Zumaiako eta Donostiako pilotariak neurtu ziren eta zumaiarrak izango ziren nagusi. 

Hiru partida jokatu ziren. Kadete mailan, Julen eta Lukenek 26-30 emaitzarekin galdu zuten. Ondorengo bi partidatan, baina, etxekoak irabazi zuten. Jubeniletan Eduardo eta Cristianek 35-18 emaitzarekin eta nagusietan Cosme eta Ekaitzek 35-27rekin. 

Une honetan, sailkapen orokorrean, Zumaia bigarren da, 4 punturekin, Mutrikuren atzetik (6 puntu) eta Donostiaren atzetik (2 puntu). Mutrikuren aurkako bi jardunaldiak galdu dita eta Donostiaren aurkako biak irabazi. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide