'Berriak jaio ginen' liburua aurkeztuko du Jon Maiak, ostegunean, Donostian

Baleike 2017ko ekainaren 6a

Jon Maia ez da geldirik egongo den gizona. Pasa den irailean, Donostiako Zinemaldian, bere azken pelikula dokumentala, Gutik zura aurkeztu zuen. Bederatzi hilabete geraogo liburu batekin dator, Berriak jaio ginen izenekoa. Liburua ostegun honetan aurkeztuko du Donostian. 

Donostiako Alde Zaharreko Rekalde tabernan aurkeztuko du (Aldamar kalea, 1), 11:30ean. Aurkezpen ekitaldian Andoni Egaña, Unai Iturriaga eta Marta Agirrezabala izango ditu alboan. 

Jon Maiak lan honetan bildu ditu 80eko eta 90eko hamarkadetan bertsolaritzak bizitako eraberritze sakonaren zergatiak, garai haren argazki pertsonal bat osatuz: bertso eskoletan trebatutako gazteen plazaratzea, bertsoa erdal eremuetan sartzea, garaikideak ziren beste kultur adierazpen batzuekin izandako harreman artistikoak eta horrela, gaur egungo bertsolaritzaren izanera iritsi arte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide