Bi zumaiar Gipuzkoako zesta-punta Txapelketako banakako finaletan

Baleike 2017ko ekainaren 7a

Kadeteen, jubenilen eta nagusien lehiak izango dira ikusgai; 19:15ean hasiko da jaialdia, Aitzuri pilotalekuan.

Binaka aritu eta gero, banaka lehiatu dira orain puntista gipuzkoarrak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Ostiral honetan jokatuko dituzte finalak, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Finalisten artean Zumaiako bi bikote izango dira, Eduardo eta Cosme Agirre anaiak.

Jokatuko diren hiru partidak honakoak izango dira:

  1. 1. kadeteak: ARRILLAGA (Danok Bat) / HERNANDEZ (Donostia Jai Alai)
  2. 2. jubenilak: AGIRRE, E. (Zumaia) / MENDIZABAL, E. (Danok Bat)
  3. 3. nagusiak: AGIRRE, C. (Zumaia) / ALBERRO, A. (Donostia Jai Alai)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide