Ikastaro berri hauek urrian hasi eta ekaina bitartera luza daitezke, edo denbora tarte ezberdinetakoak ere izan daitezke, beti ere 2017/2018 ikasturtean barne; eta kultura eta aisialdiaren ingurukoak izan beharko dute.
Kultur Sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzen dituzten oinarriak eskuragarri izango dira Kultur Etxean interesa duen edonorentzat, aurrez eskaera eginez gero.
Edonolako informazio nahi duenak Alondegia Kultur Etxera jo dezake, edo 943 861 056 telefonora deitu, edo kultura@zumaia.eus helbide elektronikoria idatzi.
Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 30an amaituko da.