Katxaperoak emango dio hasiera bihar Alaiko festei

baleike

Bihar, ekainaren 9an, emango zaie hasiera Alai auzoko festei. Auzotar guztiak dantzan jarriko dituen katxaperoa izango da seietan, eta ondoren buruhandiak ibiliko dira kaleak alaitzen. 19:00etan, dantzan jarraitzeko aukera ezin hobea izango da, izan ere, aerobic saioa egongo da 20:30ak arte.

Larunbatean, motorzaleen eguna izango da, eta iganderako hainbat ekitaldi prestatu dituzte. 11:00etan Gorriti eta bere animaliak izango dira, 12:00etan judo erakustaldia, 17:00etan egurrezko jokoak eta puzgarriak, 19:15ean apar festa, eta amaitzeko, 20:00etan zozketa bat izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide