'Hi, selfie' telebista saioaren denboraldi berriko atal bat grabatzen izan zen atzo Julian Iantzi

baleike

Egun osoan zehar, herriko hainbat txokotan ibili ziren EITB1eko 'Hi, selfie' telebista saioaren denboraldi berriko atal berri bat grabatzen. Julian Iantzi aurkezle ezaguna izan zen herrian, eta berarekin batera, lehiakideak izan ziren.

'Hi, selfie' saiaren bigarren denboraldia emango dute udara honetan EITB1en. Bi lehiakidez osatutako bi talde aurrez aurre aritzen dira, eta helburua da selfie bitxi, zail eta zirraragarrienak egitea. Hoberen egiten duen taldeak 1.200 euro irabazten ditu.

Animatu nahi duenak selfie@eitb.eus helbidera bidali beharko ditu taldekideen datuak.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide