Zumaia-Sakoneta-Zumaia itsas kayak proba jokatuko da igandean

Baleike 2017ko ekainaren 9a

Urolaren igoera-jaitsiera proba jokatu zen pasa den igandean eta astebete geroago Zumaia-Sakoneta-Zumaia itsas kayak proba jokatuko da. Gipuzkoako itsas kayak txapelketa ere izango da. Igande honetan izango da, eguerdiko 12:00etatik aurrera. 

Bi maila  izango dira, sprinter/surfski eta kadeteak/tradizionalak. Lehen mailakoek 12 kilometroko bidea egingo dute eta bigarrengokoek 10 kilometro. Irteera eta helmuga Santiago hondartzatik izango da. Irteeran, K2ko partaidetako bat ontzian egongo da eta bestea lehorretik abiatuko da; K1en kasuan, oin bat barruan egongo da eta beste kanpoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide