Hogarrean egindako jokoen sariak banatu dituzte

Baleike 2017ko ekainaren 10a

Herriko nagusien astearen baitan, azken aldian Hogarrean izandako jokoen sariak banatu ziren atzo arratsaldean. Ondoren, errioxar erara prestatutako patata platerka jateko aukera izan zuten.

Saridunak honakoak izan dira: 

  1. Musean, txapeldunak: Venancio Jimenez eta Baltasar Calderon; bigarren: Jose Lopez eta Sebastian Esnal.
  2. Tutean, txapeldunak: Guillermo Tena eta Vicente Alcantara; bigarren: Venancio Jimenez eta Jose Luis Eizagirre.
  3. Puntuan, txapeldunak: Julio Pampin eta Trini Nogales; bigarren: Clara Urbieta eta Mari Carmen Aizpurua.
  4. Eskoban, txapeldunak: Clara Urbieta eta Mari Carmen Aizpurua; bigarren: Luis Mª Alkorta eta Anton Esteibar.
  5. Dominoan; txapeldunak: Manuel Galiano eta Guillermo Tena.
  6. Ranan, txapelduna: Angelines Lopez; bigarren: Vicente Alcantara.
  7. Tokan, txapelduna: Felipe Lopez; bigarren: Jesus Mari Beristain. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide