Javier Carballo eta Imanol Manterola sarituak Zarauzko argazki rallyan

Baleike

Rallyan saritua izan den argazkietako bat. Argazkia: Javier Carballo

Ostiralean banatu ziren Zarauzko XXXVI. argazki rallyko sariak Torre Luzean. Sarituen artean bi zumaiar daude: Javier Carballok bigarren saria irabazi du eta Imanol Manterolak rallyko argazki onenarena. 

Lehiaketa orain hilabete inguru egin zen eta bertan 39 argazkilarik hartu zuten parte. Gaiak portua, atea, barandilla, urdin kolorea eta oinetakoak izan ziren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide