Jardunaldi baten faltan, bikote bakarra dago sailkatuta finalaurrekoetarako

Baleike 2017ko ekainaren 12a

Bederatzi jardunaldi jokatuta eta azkenengoaren faltan Aizpurua-Astigarraga bikotea bakarrik oraingoz sailkatuta finalaurrekoak jokatzeko, 10 punturekin. Eta 10 edo 11 puntu ateratzeko aukerarekin Beristain-Urbieta, G. Iribar-Martija, Gorostola-Mendizabal eta O. Iribar-Odriozola daude.

Ostiral honetan, beraz, jardunaldi erabakigarria jokatuko da, 18:00etatik aurrera Odietan, honako partida hauekin:
  1. BERISTAIN - URBIETA / ODRIOZOLA - O. IRIBAR
  2. G. IRIBAR - MARTIJA / EIZMENDI - JUARISTI
  3. GOROSTOLA - MENDIZABAL / TUMAS - LORENZO
 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide