Udaleku irekietarako bilerak egingo dira gurasoekin

Baleike 2017ko ekainaren 13a

Gainean ditugu Zumaiako Udaleku Irekiak, eta horiek hasi aurretik, guraso bilera bat egingo da aste honetan. Bertan, haurra zein taldetan egongo den esango zaie gurasoei eta programazioaren berri ere emango zaie. 

Bilerak honako egunetan eta orduetan egingo dira:

  1. Euskaraz: Ekainak 15, osteguna, 17:00etan Aita Mari aretoan.
  2. Gazteleraz: Ekainak 15, osteguna, 17:45ean Aita Mari aretoan.

Udalekuen inguruko zenbait gai landuko dira bertan, eta zuzendaritza taldea ezagutzeko aukera izateaz gain, galderak eta zalantzak argitzeko aukera ere izango da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide