Aurreko faseko sei jardunaldiak amaituta, Mutriku izan da onena, jokatutako lau jardunaldietan irabazita. Sailkapenean 8 punturekin amaitu du. Zumaia bigarren izan da, 6 punturekin, Donostiaren aurkako bi jardunaldiak irabazita; Mutrikurekin jokatutako biak galdu ditu. Donostiak, berriz, hirugarren bukatu du, 4 punturekin.
Partidak larunbatean jokatuko dira, Balda pilotalekuan, goizeko 11:00etatik aurrera. Kadete, jubenil eta nagusien mailan jokatuko dira partida hauek.