SANTELMOAK

Santelmoetako Haur danborradako Argazki Lehiaketak baditu bi saridunak

Baleike 2017ko eka. 15a, 09:40

Atzo arratsaldean banatu ziren Jakintza Berrik antolatzen duen Haur Danborradako VI. Argazki Lehiaketako sariak. 16 urte azpiko mailan, Maider Agirre izan zen irabazlea, eta heldu mailan, berriz, Carlos Callejo.

Guztira 40 argazkilari aurkeztu ziren aurtengo edizioan, eta epaimahaikideek (Mikel Castellano, Jose Manuel Azkue eta Bego Blanco) ez dute erabaki erraza izan.

16 urte azpiko mailan, Maider Agirre izan da irabazlea. Aurrenengo aldiz hartu du parte argazki lehiaketa batean eta gustura azaldu zen sariarengatik. "Lehiaketan parte hartzeko helburu zehatzik ez nuen, 52 argazki atera nituen. Azkenean aurkeztu nintzen lehiaketara eta begira!", aitortu zuen. Heldu mailan, berriz, Carlos  Callejoren argazkia izan da garailea. Distira Argazki Elkarteko sortzaileetako bat, argazki rallyetan ibiltzen da. 12 argazki atera zituen eta horietako bat izan da irabazlea. "Umeei argazkiak ateratzea ez da erraza, mugitu egiten dira. Argazki aukeratua izateko zerbait ezberdina bilatu behar da, eta horretan saiatu nintzen", aipatu zuen.

Jakintza Berri elkarteak bere aldetik eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu duten guztiei.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide