Zumaiako lau gudari omendu zituzten atzo Gernikan

Baleike

Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Gernikako hilerriko hobi komun batean lurperatuta dauden 82 gudari omendu zituzten atzo, larunbata, Gipuzkoatik Gernikara ekitaldian. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ekitaldia izan da hau, lurperatutako gudari gehienak gipuzkoarrak zirelako. 

Lurperatutako gudari gehienak EAJren Amaiur, Loiola, Itxarkundia eta Saseta batailoietako kideak ziren, eta horien artean lau zumaiarrak ziren. 

Euskal erakundeetako ordezkaritza zabala izan zen atzo Gernikan. Zumaiako Udala ordezkatzen Oier Korta alkatea izan zen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide