Kaikuren Talent Hunters lehiaketako finalera heldu da Voltaia taldea

Baleike 2017ko ekainaren 18a

Kaiku Caffé Lattek antolatutako Talent Hunters lehiaketako finalera heldu da Zumaiako Voltaia hirukotea. Irabazlearentzat saria V de Valarés jaialdian jotzea izango da. 

Lau talderen bideoak aukeratu dituzte eta Kaikuk Instagramen dituen perfilean erakutsiko dira. Bozkatzeko iruzkin bat utzi beharko da irabaztea nahi den taldearen izenarekin. Erabiltzaile bakoitzeko bozka bakarra onartuko da. Parte hartzeko epea uztailaren 2an amaituko da.
 
Hemen ikus dezakezue Voltaiak aurkeztutako bideoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide