Joko hau oraindik gordetzen da Euskal Herriko zenbait herritan eta eskualdetan eta beste paraje batzuetara zabaltzeko lanetan ari dira. Iaz Zumaiako Herri Eskolak zenbait saio antolatu zituen eta baita erakustaldi bat egin ere Odieta pilotalekuan. Bertaratutakoek izan zuten erabat arrotza egiten zitzaien joko bateko lehen detaileak ezagutzeko aukera.
Aurten ere aritu dira joko honen inguruan lanean eta gaur egingo da erakustaldia.