Azken asteetan albiste on asko jaso ditu Kauldi Odriozola eskubaloi jokalariak. Bere taldea den Bidasoarekin lehen mailan jarraitzea lortzeaz gain, Espainiako junior mailako taldearekin Munduko Txapelketa prestatzen ari da. Horretaz gain, pasa den igandean, selekzio absolutuarekin debuta egiteko aukera izan zuen, partida hartan lau gol sartuz.
Orain, Asobal liga osatzen duten taldeen eta afizionatuen onespena jaso du zumaiarrak. Hain zuzen, ligako debutaririk onenaren izendapena lortu du botoen %63,3arekin.
Asobal ligako talderik onena, batez ere, Bartzelonako jokalariek osatu dute. Zazpi jokalarietatik lauk bertan jokatzen dute. Beste hiru postuak, Naturhouse Errioxa, Ademar Leon eta Granollers taldeko jokalarien artean banatu dira.