Oikia nagusi izan da gaurko bote luzeko erakustaldian

Baleike 2017ko ekainaren 20a

Zumaiako eta Oikiako taldeak bote luzeko erakustaldian neurtu dira gaur arratsaldean, Beheko Plazan. Zumaiako Herri Eskolako ikasle eta irakasleek osatutako taldeak izan dira. Bertan ziren askorentzat lehen aldia zen pilota joko hau ikusten zutela eta joko honen xehetasunak bereganatzea zaila egin zaie. Garbi geratu dena da oikiarrak nagusi izan direla gaurkoa, 9-2 emaitzarekin irabazi baitute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide