Eskuzko partida profesionalak jokatuko dira sanpedroetan Aitzurin

Baleike

Hilaren 30ean esku pilota partida profesionalak jokatuko dira, 22:00etatik aurrera, Aitzurin. Lehen partidan Laso-Galarza eta Bakaikoa-Etxegoin bikoteak neurtuko dira; bigarrengoan, Olaizola-Albizu eta Urrutikoetxea-Larunbe.

Sarrerak hilaren 27an jarriko dira salgai, 17:00etatik 19:00etara frontoiko leihatilan bertan, 25 euroan. Pertsonako, gehienez, 10 eskuratu ahal izango dira. 14 urtetik beherako haurrentzat, 80 eserleku gordeko dira harmailen azken ilaratan eta haien sarrerak 10 euroan izango dira.

Egun bat lehenago, hilaren 29an, 17:00etan, nesken pilota partida jokatuko da Odietan. Bertan Maddi Unanue eta Naroa Agirre, Nagore Aramendi eta Oihana Unanueren aurka lehiatuko dira.

Behin partidu hori amaituta, 19:00etan, herri kirolak egongo dira Eusebio Gurrutxaga plazan bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide