Ander Torrikok ere selekzio absolutuarekin debuta egiteko aukera izango du

Baleike 2017ko ekainaren 21a

Pasa den igandean Kauldi Odriozolak egin zuen moduan, selekzio absolutuarekin debuta egiteko moduan izango da Ander Torriko ere. Uztailaren 2an eta 5ean Dohan (Katar) jokatuko duten lagunarteko bi partidetarako deitua izan da zumaiarra.

Datorren uztailaren 2ean eta 5ean Tunisia eta Katarren aurka Espainiako selekzio absolutuak jokatuko duen lagunarteko bi partidetarako deitua izan da Ander Torriko gaztea. Hala, Odriozolak pasa den igandean egin zuen moduan, Torrikok ere selekzio absolutuarekin debuta egiteko aukera izango du.

Partida hauetarako, Torrikoz gain, beste hiru jokalari gipuzkoar deitu ditu Ribera selekzionatzaileak. Hain zuzen Garciandia urretxuarra, Ugarte irundarra eta Azkue oriotarra.

Ekainaren 29an elkartuko dira guztiak Madrilen, eta uztailaren 1a arte, Guadalajaran entrenatuko dute. Ondoren, Doharako bidea hartuko dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide