Pilota txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira gaur

Baleike

Esku pilota txapelketa herrikoiaren finalaurrekoak jokatuko dira, gaur, 18:30ean, eguraldia lagun bada, Odieta pilotalekuan. Euriarekin Herri Eskolako frontoian jokatuko dira finalaren atariko bi partidak. 

Bi norgehiagoka hauek jokatuko dira:

  1. ODRIOZOLA-O.IRIBAR / GOROSTOLA-MENDIZABAL
  2. AIZPURUA-ASTIGARRAGA / G.IRIBAR-MARTIJA

Finala eta 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidak datorren ostiralean jokatuko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide