'Zumba party' ikasturte amaierako festa egingo dute bihar Torreberrin

Baleike 2017ko ekainaren 23a

Zumbazaleek izango dute bihar gorputza astintzeko aukera. 19:00etatik aurrera Zumba party emanaldia izango da Torreberrin.

Zumaiako zumba taldeak ikasturte amaierako saioa egingo du bihar Torreberrin, 19:00etatik aurrera. Zumba party jarri diote izena, eta ohiko irakasleez gain, gonbidatu berezi bat izango dute: Rey Rodriguez Brito.

Saioaren ondoren, afaria egingo dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide