Esku pilota txapelketak baditu finalistak

Baleike 2017ko ekainaren 24a

Esku pilota txapelketa herrikoiaren finalaurrekoak jokatu ziren atzo Odieta pilotalekuan. Honen ondorioz, erabakita geratu da zer bikote arituko diren txapelaren bila datorren ostiralean.

Atzoko norgehiagoketan emaitza hauek eman ziren:

  1. Odriozola-O. Iribar, 22 / Gorostola-Mendizabal, 6.
  2. Aizpurua-Astigarraga, 19 / G. Iribar-Martija, 22.

Datorren ostiralean 18:30etik aurrera, eguraldia lagun, Odieta pilotalekuan jokatuko diren finaletako norgehiagokak erabakita beraz:

  1. 3. eta 4. postuak erabakitzeko: Aizpurua-Astigarraga / Gorostola-Mendizabal
  2. Txapelaren bila: Odriozola-O. Iribar / G. Iribar-Martija.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide