[ARGAZKIAK]: San Sebastian circuit spirit rallyko kotxeak Zumaiatik igaro dira

Baleike 2017ko ekainaren 24a

Lasarten izan zen auto zirkuitua gogoratu nahian, I. San Sebastian circuit spirit izeneko rallya antolatu dute Donostian. Bertan, kotxe klasikoek, baina baita berriek ere parte hartu dute. Citroënak eta Lanciak, Ferrariak eta Porscheak, Triumphak eta BMWak. 

Getarian bazkaria izan ondoren, 16:00ak aldera pasa dira autoak Zumaiatik Debara bidean. Erribera kalean egin da kotxe hauen kronometrajea. Bertan zirenek gogoenekoa zuten kotxea aukeratzeko parada izan dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide