'Berriak jaio ginen' liburua aurkeztu du Jon Maiak Oxforden

Baleike 2017ko ekainaren 26a

Bertso eskoletatik atera eta final handira heldu zeneko hamarkadaren kronika pertsonala da Jon Maiak Lankuren bidez argitaratu duen Berriak jaio ginen liburua. Ekainaren 8an aurkeztu zuen Donostian eta, beste zenbait herritatik igaro ondoren, gaur arratsaldean eman du honen berri Oxford aretoan, Zumaiako Bertso Eskolak prestatutako ekitaldian. "Joanito Dorronsoro daukat ondoan, orain urte asko bezala", esan du. Jende kopuru polita inguratu da ekitaldira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide