Pala txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira bihar

Baleike 2017ko ekainaren 27a

Zumaiako pala txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira bihar arratsaldean. Dagoeneko zehaztuta daude zer lau pilotarik jokatuko dituzten partidak, baina, oraindik erabaki gabe dago multzo batean zer ordenetan amaituko duten bigarren ligaxka. Ordena gaur zehaztuko da. 

Multzo batean Joakin Gorostola eta Imanol Ulacia dira sailkatu direnak, eta bestean David Calderon eta Jokin Gorostola. Azken bi hauek gaur hokatuko dute taldeko lehenengo postuan nor geratzen den jakiteko. Horren arabera erabakiko dira gurutzatzeak. 

Eguraldia lagun, 18:00etatik aurrera jokatuko da partida Odietan. Txarrarekin, Herri Eskolan jokatuko da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide