Erabakita zer gurutzatze izango diren pala txapelketako finalaurrekoetan

Baleike 2017ko ekainaren 28a

Pala txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira gaur arratsaldean, eguraldia lagun bada, Odieta frontoian. Euria egiten badu, Herri Eskolako pilotalekuan jokatuko dira. Atzo jokatu zen ligaxkako azken partida, bigarren multzoko ordena erabakitzeko baliagarria izango zena. Ondorioz, zehaztu dira gaurko finalaurrekoetan izango diren gurutzatzeak. 

Lehen partidan, 18:00etan, aita-semeak neurtuko dira: Joakin Gorostola eta Jokin Gorostola. Bigarrenean, 18:45ak aldera, David Calderon eta Imanol Ulacia. 

Finala larunbatean jokatuko da, 18:00etan baita ere. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide