[BIDEOA] Musika Banda Deep Purple-en musika jotzen

Baleike

San Pedro hai hauetan eskainiko dituen bi emanaldietatik lehena eman du Zumaiako Udal Musika Bandak gaur eguerdian Beheko Plazan. Rock edo pop musikari lotutako kontzertua izan da eta Queen, Gloria Gaynor edo Nino Bravoren bandarako egokitzapenak jo ditu. Hasteko, baina, Deep Purple hard rock taldearen kanten medley bat jo du, bideoan ikus dezakezuen bezala. 

Gauean, su artifizialen ikuskizunaren ondoren, pasodobleak eta dantzarako musikak joko ditu, plazan, baita ere. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide