[BIDEOA] Tolosako dultzaineruak: hiru hamarkada sanpedroak girotzen

Baleike

Aurten ere ez dute huts egin. Txupinazoaren orduan Zumaian ziren, erraldoien eta buruhandien kalejirari musika jartzen. Gaur goizean diana jo dute eta gauean su artifizialen ondoren jendea plazara eramango dute, Hammelingo flautajoleak izango balira bezala, Bandaren bailableetara. Bien artean hainbat kalejira egin dituzte.

Tolosako dultzaineroak dira. Zenbat urtez ari diren etortzen? Beraiek ere ez dakite zihur. "Lehen batek berdina galdetu digu. 31 edo 32 urte izango dira". Hiru hamarkada luze eta gehiago izan daitezela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide