Udako agenda propioa osatu du Gaztetxeak

Baleike

Uztailaren 5ean Biziraute tailerra eta Paradisu zinemarekin hasiko dute uda sasoia. Astez aste emango dute programazioaren berri, eta uda honetako berrikuntza bezala, ostegunero, gaztetxea zabalik egongo da 21:00etatik aurrera.

Udara usaina zabaldu da herriko bazterretan konturatzerako, baina gaztetxea ez du ustekabean harrapatu. Azken hilabeteetan udara begira jarri dira, eta indarrak datozen hilabeteetan herriari hainbat jarduera eskaintzera bideratu dituzte. 
 
Era askotako jarduerak izango dira, eta berrikuntza nagusi bat: ostegunero zabalik izango da gaztetxea! Egitarauan badira oraindik zulo batzuk, baina joango dira, pixkanaka, horiek estaltzen. Horretan lagundu nahi duen edonork hurrengo asanbladetan izango du horretarako aukera.
 
 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide