30 postu inguru izango dira azoka honetan eta honako gaiak aurki ahal izango dira: bitxigintza, poltsak, egurra, larrua, zeramika, ukenduak, zilarra, arropak... Zumaiako afrikarrek postu bat izango dute beraien artisautza eta elikagaiak saltzeko. Elikagaien arloan, gazta, ogia eta pastela, txerrikiak, kontserbak edo txorizo egosi pintxoak izango dira.
Horrez gain, haurrentzako zenbait tailer ere izango dira, zeramika, zume eta landareena, hain zuzen ere.