Harriak erori dira Itzurunen

Baleike 2017ko uztailaren 3a

Argazkia: Romatet

Beste luizi bat izan da azken ordutan Itzurun hondartzan. Labarretatik eroritako hainbat harri pilatuta aurkitu dituzte ezkerreko labarrean, San Telmo aldera pasa baino lehen. Udaltzaingoak zinten bidez mugatu du eremua gerta daitekeen edozein arrisku ekiditeko.

Iaz garai honetan bertan beste luizi bat izan zen Itzurunen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide