Narrondoko Kristobal Deunaren jaiak ostiralean hasiko dira

Baleike 2017ko uztailaren 5a

Ostiral honetan hasi eta astelehenera bitartean Kristobal Deunaren jaiak ospatuko dituzte Narrondo auzoan. Karta jokoak, afari herrikoiak eta asto probak izango dituzte asteburuan, hurrenez hurren.

Hemen duzue festetako egitaraua:

Uztailak 7, ostirala

20:00etan, suziriak.

22:00etan, mus eta eskoba txapelketak. Mus txapelketarako izen-ematea: 25€. Sariak:

  • 1. Txapela + 240€.
  • 2. 180€.
  • 3. 150€.
  • 4. 120€.
  • Auzoko lehenarentzat garaikurra.

Uztailak 8, larunbata

15:30-19:30, puzgarri handia, giza futbolina, balanzibikes zirkuitua. Tartean, txokolatada.

21:00etan, afari herrikoia, bertan prestatuta: zizka mizkak, entsalada mistoa, saiheskia, postrea, kafea eta kopa. 20€. Izen-enatea: najaibat@gmail.com / tel. 648 828 298 edo festa batzordeko norbaiti esanda.

Ondoren, Mexikotik iritsita dauden Mariachi Raza Azteca eta Pati Aceves.

Uztailak 9, igandea

11:00etan, asto probak, Unai Gijarro, Apolo, Artabilia eta Pelloren animaliekin.

Ondoren, sagardo dastaketa eta zikiro pintxoak.

18:00etan, Gorriti eta bere animaliak.

Amaieran, entzierroa egingo da.

Uztailak 10, astelehena, Kristobal Deunaren Eguna.

10:30ean, Zestoako Idiakaitz txistulari taldea.

11:00etan, Herri meza.

Ondoren, karpa azpian, hamaiketakoa.

20:00etan, sardina jana doan, edariak ordainduta, Elustondo anai-arrebek alaituta.

Jarraian, trikitilarien emanaldia jaiei amaiera emanaz.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide