Hauetatik lehena larunbat honetan jokatuko da, 8:00etatik 14:00etara bitartean. Zumaiako Klub Nautikoko kide diren ontzi guztiek hartu ahal izango dute parte.
Izenak emateko arrantza@clubnauticozumaia.com helbidera mezu bat bidali beharko da edo esku-orria beteta aurkeztu klubaren egoitzan. Izena emateko azken unea lehiaketa hasi baino ordubete lehenago izango da.
Ontzi bakoitzean gehienez bi lagun joango dira. Araudia eta arrantza egiteko lekuaren informazioa ostiralean 19:00etan egingo den bileran emango da. 15:00etarako ontziek kirol portuan egon beharko dute pisatzea egiteko. Ordu horretarako aurkeztu ez diren ontziak kaleratuko dituzte. Ontziren bat erretiratzen bada proba jokatzen ari dela, Zumaiako portura bakarrik joan ahal izango du. Epaileei esan gabe beste porturen batera joaten bada kanporatua izango da. Arrantzaleei emango zaien tauletan agertzen diren arrain espezieak bakarrik hartuko dira.