Errio hondoa garbituko dute Olarru-subekoek larunbat arratsaldean

Baleike 2017ko uztailaren 6a

Itsas hondoaren urteko lehengo garbiketa egingo dute Olarru Sub Ur Azpiko Jardueren Kirol Elkarteko kideek larunbatean. Garbiketa 15:30etik 18:00etara bitartean egingo dute eta garbituko duten eremua Arranplatik Zubitxikirainokoa izango da. 

Garbiketa egiteko, edukiontzi bat jarriko da jasotzen diren hondakinentzat eta amaitzean jasoko da. Aurtengo bigarren garbiketa irailean egitea aurreikusten dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide