Musika Modan udaleku musikaletako gurasoekin bilera

Baleike

Uztailaren 17an hasiko dira aurtengo udaleku musikalak, Musika modan izenekoak. Aurretik, astearte honetan, hilaren 11n, bilera egingo da izena eman dute haurren gurasoekin. Bilera Oxford aretoan egingo da, 19:00etatik aurrera.

Udalekuak uztailak 17 astelehenean hasiko dira, eta aurretik informazio guztia emango die gurasoei aurten antolakuntzaz arduratuko den Sapere Aude Sinfoniettak. Antolatzaileek dagoeneko bizpahiru kontu aurreratu dituzte: haurrek arropa erosoa eramatea komeni da, norberak bere hamaiketakoa ekarri beharko du eta xirula (eskolatan erabiltzen dena) jotzen duten haurrek eraman dezatela udalekuetara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide