Hirugarren errondarako sailkatu da Alex Uranga Arican

Baleike 2017ko uztailaren 7a

Hirugarren errondara iritsi da Aricako (Txile) bodyboard txapelketa, Munduko Zirkuituko laugarren proba. Eder Luciano brasildarra, Pierre Louis Costes frantziarra eta Joshua Burguete Kirkman australiarra izango ditu aurkari final-laurdenetako bi postuetako bat lortzeko.

Amaitu berri den bigarren errondako azken saioan hartu du parte Alex Urangak. Tristan Roberts izan da txandako onena 13.00ko puntuaketarekin eta Alex izan da bigarren 12.90ekin. Patrick Orr (10.50) eta Christian Fernandez (6.75) lehiaketatik kanpo gelditu dira. Txapelketak bihar jarraituko du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide