Paxkal Elgarten 'Ekimena' gaur helduko da Zumaiara

Baleike 2017ko uztailaren 10a

Paxkal Elgart amikuztarrak zazpi egun emango ditu Bakio eta Baiona arteko bidea igerian egiten, Ekimena egitasmoaren baitan. Gaur, 18:00ak, aldera Zumaiara helduko da. 

Uztailaren 8tik 14ra, Getxo eta Baionaren artean dauden 180 kilometroak igerian egingo ditu Elgartek. Egunean 25 eta 30 kilometro artean egingo ditu, euskal itsasertza zeharkatuz, Getxotik hasi eta Baionara heldu arte.

Erronkari Ekimena izena jarri dio, eta haren helburua presoen familientzako dirua biltzea da, presoen alde lan egiten duten kolektiboei emango baitie lortzen duen guztia.

Hemen duzue Jurgi Ekizak, Amets Arzallusen bertsoetan oinarrituta, ekimenaren alde egin duen kanta: Presondegia, itsaso zakar bat.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide