Iñigo Peñak Europako piraguismo txapelketa jokatuko du, asteburuan, Bulgarian

Baleike 2017ko uztailaren 11

Europako sprint piraguismo txapelketa jokatuko da asteburu honetan Bulgariako Plovdiv hirian. Ostiraletik igandera bitartean jokatuko dira estropadak.

Txapelketa honetan hartuko du parte Iñigo Peña piraguista zumaiarrak. Francisco Cubelosekin batera izango da, K2 1.000 metroko proban. Orain arte maila bikaina eman du ontzi honek. Horren erakusgarri da maiatzaren amaieran eta ekainaren hasieran jokatutako Munduko Kopako probetan lortutako bi urrezko dominak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide